Tania Ingram

Lista de títulos por autor Tania Ingram

Australiako Adelaide Hills eskualdean bizi da bere senarra eta alabarekin. Bi akuri dituzte, Aho bioniko izeneko urrearrain bat eta hiru oilo zahar. Tania ume-psikologo ibili zen tarte batez lanaldi osoko idazle bihurtu aurretik. Inor begira ez dagoenean, oso gogoko du etxean dantza egitea, pijama eta guzti, baita orraziarekin mikrofonoa balitz bezala abestea ere.

Tania Ingram

Irakaslearen sekretua

12,95 € 12,30 €

Cooper ez da Jinnyren ametsetako urre-koloreko akuri ederra, trauskil hutsa baizik! Hitz egiten eta irakurtzen daki, eta desagertzeko, airean flotatzeko eta distantzia txikietan bere burua teleportatzeko abilezia ere badu. Zabor-janaren zale amorratua da, eta ezin sinetsizko istorio ugari dakizki. Eta hori guztia gutxi balitz, ziur dago Jinnyren irakasle zoragarria...

  • -5%
Tania Ingram

Harrisorginen mendekua

12,95 € 12,30 €

Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula Cooperren jabe izatea, eta hori ondotxo daki Jinnyk. Akuri berritsua da Cooper, astunetan astunena. Gaileta-zale amorratua ere bada, eta bazterrak nahasten ibiltzen da etengabe, batez ere sorginak tartean direnean!
Sorgina izango ote da Jinnyren etxeko lorategian gauza bitxiak lurperatzen dabilen emakumea? ...

  • -5%