keyboard_arrow_rightkeyboard_arrow_left
15,15 €15,95 €
Maisie Fernandez nazkatuta dago bere pisua eta itxura direla-eta iseka egiten dioten jazarleez. Nazkatuta dago denen txantxen helburua izateaz. Horregatik, gau batean, Maisie Interneten sartu da eta profil faltsu bat sortu du. “Sienna” ederra, argala eta ausarta da. Laster, mezuak trukatzen hasi da Maisieren institutuko ikaslerik ospetsuenekin.
Maisie Fernandez nazkatuta dago bere pisua eta itxura direla-eta iseka egiten dioten jazarleez. Nazkatuta dago denen txantxen helburua izateaz. Horregatik, gau batean, Maisie Interneten sartu da eta profil faltsu bat sortu du. “Sienna” ederra, argala eta ausarta da. Laster, mezuak trukatzen hasi da Maisieren institutuko ikaslerik ospetsuenekin. Maisieren asmoa ez da haien lagun egitea: Sienna erabili nahi du haiei mendekua hartzeko.
Baina Maisieren gezur-sarea hedatu ahala, gero eta handiagoa da norbaitek bere identitatea agerian uzteko arriskua. Zer gertatuko da egiazko Sienna ‒Maisie erabiltzen ari den argazkietako neska‒ agertzen denean?
Eleberri honetan, gazteek beren eguneroko bizitzan aurre egiten dieten arazo ugari planteatzen dira: ospea, maitasun-kontuak, itxura fisikoa, familia-arazoak, ezberdintasun sozioekonomikoak eta horien ondoriozko tirabirak, norbere helburuak, autokonfiantza eta sarean izen onari eustea. Gai horiei guztiei buruzko ikuspuntu ezberdinak ematen dira. Horregatik, irakurgai egokia eta beharrezkoa da. Kirkus Reviews
Irakurgai arin bat baino askoz gehiago da. Gure garaiko suspense-lan honek arrakasta handia izango du gazteen artean. School Library Journal
Esta obra ha recibido una ayuda a la edición del Ministerio de Cultura y Deporte
Ficha técnica