Marraztuidazu gutun bat Ver más grande

Patxi ZUBIZARRETA

Marraztuidazu gutun bat

Colección: Libros en Euskera
ISBN 9788433015853
Páginas 32
Formato 20 x 26
Edición

13,70 €

-5%

14,42 €

Ainhoaren ama, Ageda, bidai luze bat egitera joango da, eta Ainhoa bera eta aita agurtzera joan dira. Agedak alabari agintzen dio telefonoz deituko diola eta gutunak idatziko dizkiola. Alabari eskatzen dio, berriz, gutunak marrazteko, oraindik ez baitaki idazten; aitak lagunduko dio bidaltzen. Hortik aurrera komunikazio horren bilakaera ezagutuko dugu, beti Ainhoaren ikuspuntutik:: batzuetan gutunak iristen zaizkio umeari, leku urrunetatik, baina ez egunero; telefono deiren bat ere jasotzen du; haurrak, bere aldetik, marrazkiak egiten ditu amari bidaltzeko. Umeari luzea egiten zaio ama ez egotea; aitak ere etxetik kanpo pasatzen du Ainhoak nahi baino denbora gehiago azken egunetan... Denbora pasa ahala, Ainhoak zalantzak eta beldurrak agertzen ditu ama ez egotearen inguruan. Azkeneko orrietan jakingo dugu amak denbora hori guztia ospitalean pasatu duela eta onik atera dela ebakuntza handi batetik. Bere “bidaia” pertsonal horretatik bueltan, familia berriz bilduko da eta pasatutako tristezia ahaztuko zaio Ainhoari. Hona hemen, beraz, familiari gertatutako pasarte latz baten kontakizuna, modu sentikor eta originalean narratua. Markoren marrazkiak oso atseginak dira eta ederto integratzen da haien artean ilustrazioaren aurkikuntza bat: Ainhoak amari bidaltzen dizkion zazpi marrazkiek benetan dirudite umeek egindakoak, eta horrek sinesgarritasuna –eta edertasuna- gehitzen dio istorioari. Irakur gida, Haur eta Gazte Literatura 2001. HUHEZIko mintegia.

Luis Arizaleta, Behinola aldizkaria 7.zenbakia, 2002ko azaroa Erritmo aldaketak

Distantzia laburretarako dohain bereziak dituzten kirolarien antzera,badira narrazio laburretarako ere ahalmena duten idazleak:keinurako,bat-bateko norabide aldaketarako,ezusteko abiadura azkartzeko edota ikuslego-irakurlegoa ahoa bete hortz uzten duten abantzada hartzeko.Trebetasunak,diziplina desberdinei dagokien formak eta figurak;artisautzaren,lanbidearen eta artearen erdibidean kokatzen diren konponbideak;horiek guztiek harridura sortzen dute. Hori guztia nabari daiteke liburu honetan.Beronen irakurketak itxurazko bideetan barrena eramaten du irakurlea,eta,hura bere hipotesia azaltzeko prest sentitzen den une berean,ustekabeko alternatiba eskaintzen dio idazleak,ustekabekoa eta hala ere irakurketa zentzuz betetzen duen alternatiba. Hori guztia lortu du Patxi Zubizarretak. Baina apostua Desclée argitaletxearena ere bada.Kalandrakak zabaldu,eta laster Corimbo bezalako argitaletxeek osatuko duten bidean barneratuz,liburu ilustratua aldi berean euskaraz,gaztelaniaz, katalanez eta gailegoz eskaintzen zaigu.Edizioa sobera garestitu gabe,eskari zabal bati erantzun nahi diote,eta tirada laburretan bada ere,liburua,koloretan eta azal gogorrarekin,eskuragarri egiten dute.Apostu horretan,gainera,gaur egungo ilustratzaileen ausardiari egin nahi zaio leku,literatura darien hitzei,eta modu horretan idazle ezagunei beste esparru batzuetan ausartzeko aukera eskaintzen zaie.

Productos relacionados