Daratulua Ver más grande

Juan Kruz IGERABIDE

Daratulua

Colección: Libros en Euskera
ISBN 9788433015860
Páginas 32
Formato 20 x 26
Edición

13,70 €

-5%

14,42 €

Malentxo ez da testu honen protagonista bakarra; hor dago ipuinari titulua ematen dion daratulua edo zuloak egiteko aparailu elektrikoa ere. Malentxo txikia aitari laguntzen ari zaio koadro batzuk zintzilikatzen: aitak daratulu zaratatsuaz eskarpiak jartzeko zuloak egin eta gero, alabak koadroak pasatzen dizkio. Baina, bukatu baino lehen, aitak irten beharko du etxetik momentu batez eta orduan Malentxo hurbilduko da jakinguraz tramankulu beldurgarrira. Hartu ere hartuko du, eta baita martxan jarri ere. Azkenik, aitak hasitako zulo bat bukatuko du neskatxak, eta koadro ederrena eskegiko du. Ailegatzean, aitak utzitako lana jarraituko du ezertaz konturatu gabe. Ongi amaitzen da, beraz, istorio hau. Eguneroko egoera arrunt bat aurkezten digu eta etxeko aparailu elektriko bat agertzen da lehenengo planoan; umearen erreakzioak ere erabat ulergarriak egiten zaizkigu, baina irakurleak ederto nabaritu ditu umearen ekintzaren arriskua eta tentsio momentuak aparailua erabiltzen hasten denetik arrakasta lortu arte. Testuak umearen sentimenduak maisuki transmititzen ditu: daratuluarekiko sentitzen duen erakarpena eta, aldi berean, beldurra; tulipanen koadroarekin sentitzen duen lilura; koadroa zintzilikatu eta gero sentitzen duen harrotasuna eta satisfazioa... Bikain laguntzen dute, bestalde, Markok egindako marrazkiek: komikiaren estiloa gogorarazten dute eta kolorearen erabilpen originala egiten dute. Nabarmena da daratuluaren potentzia izugarria islatzeko gaitasuna lehenengo plano batzuetan. Irakur gida, Haur eta Gazte Literatura 2001. HUHEZIko mintegia.

Productos relacionados